Albisteak

 

"Pescadores de perlas" opera prezio berezian lekittarrentzat

ABAO eta Lekeitioko Udalak elkarlanean, kultur eskaintza handitzeko asmoz, "Pescadores de perlas" opera ezaguna ikustera joateko aukera paregabea eskainiko dute maiatzaren 15ean. Ikuskizun hau Ceilan izeneko herrian bizi diren perla arrantzaleen lan arriskutsuan kokatzen da. Bertakoen bizipenak eta bidean aurkitzen dituzten oztopoak azalduko zaizkigu ekialde urrunean oinarritzen den opera honetan.

Soilik 40 euroren trukean, Bilbora joan etorriko autobusa eta ikuskizunerako sarrerak izango dituzue eskuragarri arratsaldez Kultur Etxean izena emanda. Ez galdu aukera! Erosi zure sarrera maiatzaren 6a orduko!