Albisteak

 

PLAZAKO FAROLA BUELTAN DA

Uztailaren 13an, plaza erdian zegoen farola kamioi batek jo eta okertu egin zuen. Berau konpontzeko eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko, kendu egin zen eta plaza farola gabe egon da astearte honetara arte. Zeresana eman zuen plazako farolaren desagerketak. Herritarrok faltan bota dugu baina orain berriz itzuli da bere tokira.

Udal artxiboetan, jada 1902an erreferentzia egiten da plazako gune honetan argi foko bat zegoela eta 1932an Udalak argi pilarea jarri zueneko planoa ere badago.

Horrela ba, hilabete batzuk ondoren, plazan berriz farola izango dugu.