Albisteak

 

Kontsumobideren gomendioak, on line merkataritzaren gorakadaren aurrean

Konfinamendu-egoeraren ondorioz, gora egin du on line merkataritzak; hori dela eta, Kontsumobidek gogorarazi du une honetan ere oso kontuan hartu behar dugula erantzukizuna erosketak egitean. Komeni da hurbileko saltokien alde egitea, jasangarriagoa baita.

Egin erosketak Kittoko dendetan!

Kitto Lekeitioko Merkatari elkartea sortu zenetik, herriko arlo desberdinetan parte hartu du, kultura, kirola, azokak edota gabonekin lotutako ekintzak antolatuz. Herriari bizia eman dio Kittok eta Lekeitioren oinarrizko parte bilakatu da.

Zoritxarrez, egunotan bizi dugun osasun krisiarekin herriko denda txikietan egiten diren erosketak gutxituz joan dira eta ondorioz hauek kaltetuak suertatuz.

Herriko dendetan erostea garrantzitsua da. Gure dendariak, haien bezeroekin pentsatu eta egunero saltokiak irekitzen dituzte, kalitatezko eta bertoko produktuak eskaintzeko, arreta pertsonalizatua eta hurbila eskainiz.

Orain, inoiz baino gehiago, Lekitton bizi, herrian erosi, danok irabazi!

http://www.kontsumobide.euskadi.eus/albistea/-/prentsa_oharra/2020/kontsumobideren-gomendioak-on-line-merkataritzaren-gorakadaren-aurrean/