Albisteak

 

Lea-Artibai Amankomunazgoak bizi dugun koarentena egoerarako etxean jarraitzeko gomendioak aholkatzen dizkigu:

• Pandemiari buruzko albisteekin etengabeko kontaktua saihestu, batez ere biktimen ingurukoekin.
• Haur eta nerabeek egiten dituzten galdera zehatzei erantzun; etorkizun negatibo posible bat aurreikusi eta honen inguruan hitz egitea ekidinez
• Nerabeen kasuan, albiste faltsuak eta handituak edo puztuak izan direnak identifikatzen lagundu.
• Alderdi positiboetan arreta jarri eta etorkizunerako itxaropena sortu.
• Malguak izaten saiatu eta eskolazeregin guztiak garaiz ez betetzeagatik gehiegi kezkatzea saihestu.
• Hezkuntza zentroak eskaintzen duenean, seme-alaben eta irakaslegoaren arteko zuzeneko harremana erraztu.
• Gure seme-alabek egindako ahalegina modu positiboan baloratu.
• Sendoak direla, gure konfiantza merezi dutela eta familia, komunitate eta arazo honek kaltetu dituen pertsona guztien ongizatean laguntzen ari diela sentiarazi.
• Eguneroko errutinak biltzen dituen ordutegia ezarri, paper edo arbela batean idatziz edo marraztuz.
• Haur eta nerabe bakoitzaren adin eta heldutasun mailara egokitutako ardurak eman.

Beharrezkoak ez diren eztabaidak saihestu, esperientzia honen oroitzapen positiboa bermatu, egunero egiten dituzten jarduera eta ekintzetan duten balioa indartuz, haientzako dibertigarriak eta garrantzitsuak direlako.

Segurtasuna, oreka, konfiantza eta maitasuna transmititzea gure seme-alabei “abentura” honetan; horretarako zenbait irizpide jarraituz antolatzea gomendatzen dugu, norberarentzako eta amankomunak diren espazioak, gustuak eta ongizatea errespetatu ahal izateko.

Ordutegi bat adostu: honek familiako kide bakoitzari eguneko momentu bakoitzean zer espero dezakeen jakiteko aukera ematen dio, lasaitasuna mantentzen lagunduz isolamendu aldi honetan. Jardunaldiaren planifikazio bat egitera animatzen zaituztegu, malguak izanez, familia guztiari errutina bat izaten lagundu diezaion.

Antolaketa hau, etxeko txikienentzat bereziki erabilgarria da.
* Eginbehar eta jarduerak marrazki edo eskema batean ikusgai izan, familiako kide guztiek ezagutu eta errespetatu ditzaten
* Seme-alaben adinari egokitutako ordutegi malgua, eginbeharrak norbere egoera pertsonal eta emozionalari moldatuz.

Zer nolako jarduerak sartu beharko lirateke familiaren ordutegian? Eguneroko errutinak. Ordu berean jaiki eta ohera joan eta bazkari eta higiene ordutegiak mantenduz.

Aisialdiko eta familian denbora pasatzeko ekintzak. gutxienez egunero ordubete eman familian jolasten, hala nola mahai jokoak, ikuskizunak sortzen, filmak elkarrekin ikusten, musika dantzatzen, janzten, kontsola elkarrekin jolasten edo etxean ariketa fisikoa egiten (Adib. : elkarrekin ariketa taula prestatu eta gero egin musikarekin edo gabe ...).

Norberarentzako aisialdiko ekintzak, teknologia berrien erabilpena eskatzen ez dutenak: irakurtzea, margotzea, puzzleak egitea, idaztea, jolastea… Seme-alaba bat baino gehiago baduzue eta elkarren artean borrokatu ohi badira, ekintza hauek espazio desberdinetan egiteko aukera eman diezaiekezue.

Gailu teknologikoen erabilpena. Gomendagarria deritzozuen denbora, nahi izatekotan goiz eta arratsaldearen artean banatu dezakezue, baina eskolako egitekoen ostean egitea gomendatzen da.

Inplikatzea zuen seme-alabak etxeko egin beharren batean. Adibidez, armairuak ordenatu, altzari zahar bat konpondu, sukaldatu, erabiltzen ez diren eta birziklatu daitezkeen objektu, arropa eta jostailuak bilatu. Mota honetako ekintzen bitartez, haur eta nerabeak beste pertsonekin partekatutako ekintzetan inplikatzen ditugu, birziklapenaren eta bizitza ohitura osasungarrien inguruan kontzientzia sortzen diegun bitartean.

Norberarentzako denbora: Leku itxi batean pertsona berdinekin hainbeste denbora pasatzea itogarria izan daiteke, horregatik, ezinbestekoa da familiako kide bakoitzak bakarrik egoteko denbora izatea, nahi duen hori egiten.

Sozializatzeko denbora: telefonoz hitz egin, bideo-deiak egin, leiho batetik bestera hitz egin, balkoitik… beste familiako kideekin, lagunekin… Zuen semealabak txikiak badira eta haien lagunekin kontaktatzeko aukera baduzue, haien arteko taldekako komunikazioa edo komunikazio indibiduala sustatu astean behin gutxienez. Nerabeen kasuan, haiekin adostu horri eskainiko dioten denbora eta momentua.

Zer gertatzen da etxeko helduek tele-lana egin behar badute eskolako lanak egin bitartean?
Seguruenik, lanari eskainitako denbora gutxiago izango da eta etenaldi gehiagorekin. Hori aldez aurretik edukitzeak eta plangintza errealista egiteak frustratu ez zaitezke.

Planifikazio honetan kontutan hartu momentu bakoitzean zuen semealaben zaintzaz nor arduratuko den, heldu bakoitzak bere lana egiteko denbora izan dezan.
Zuen seme-alabek 3 urte edo gehiago badituzte, lagundu iezaiezue ulertzen zein momentutan eten dezaketen zuen lana eta zeinetan itxaron beharko duten.

Eskolako lanak Eskainiko zaien denbora eskolakoa baino txikiagoa izango da, baina garrantzitsua da adostea noiz egingo diren lan horiek eta denbora hori errespetatzea. Gomendagarria da goizean, etxeko leku lasai batean egitea, eta helduak denbora horretan libre egotea galderei erantzuteko eta zereginak gainbegiratzeko. Zereginak planteatzen eta aukeratzen dituztenak haiek izan daitezela bermatu, alternatiba bakoitzaren alde on eta txarrak aztertzen lagunduz.

Familia harremanak eta harreman sozialak, aiton-amonekin, eta beste senideekin espazioa partekatzen ez duten familientzat, garrantzitsua da komunikazio-errutina bat ezartzea, bai beren osasuna edo beharrak zein diren jakiteko, bai haurrek nagusienekin euren ezinegonak eta egunerokoa partekatzeko aukera izan dezaten.

Egunerokoa bideratzeko zailtasunak topatzen baditugu edota hezkuntza eta hezkuntzarekin harremanatutako dudaren bat badaukagu gogoratu familiei bideratutako doako online zerbitzua dagoela, non zalantzak eta galderak planteatu ditzakegu edo egoera jakin bakoitzerako alternatibak edo ideiak topatu: Zure kontsulta egin Lea Artibako amankomunazgoan edo etxadi@etxadi.org