Albisteak

 

San Andres auzoak irisgarritasun falta, inguruarekiko konexio traketsa eta urbanizazio zaharkitua ditu, beste hainbat arazoaren artean. Hori horrela izanik, Lekeitioko Udalak auzoa berriztatzeko konpromisoa hartu eta jadanik horretan dabil buru belarri lanean.

Egin beharreko izapide ezberdinen artean, atzo, ekainaren 8an, burututako Osoko Bilkuran San Andres auzoa “lehentasunezko eskuhartze gunea” izendatzeko prozesuari hasiera emateko erabakia hartu zen.

Izendapen honen bitartez Lekeitioko Udalak daukan helburua da diru-laguntzak jasotzerako orduan abantailak izatea, bai Udalarentzat auzoa urbanizatzerako orduan eta baita auzokideentzat ere etxebizitzetan edota eraikinetan egin beharreko hobekuntzetarako; hala nola, irisgarrita sun eta eraginkortasun energetikoaren aldeko hobekuntzak egiteko orduan. Beraz, hurrengo astean aurkeztuko dira Eusko Jaurlaritzan izendapen horri hasiera emateko beharrezkoak diren dokumentuak.

Beste alde batetik, urbanizazio proiektua idazteko lana egiteko adjudikazio prozesuan Estudio K enpresa suertatu da irabazle. Ondorioz, enpresa honek urbanizazio proiektua idatziko du parte hartze prozesu batekin. Guztira 4 hilabete izango ditu urbanizazio proiektua idazteko.