Albisteak

 

Lehiaketa honetan edonork parte har dezake.

ZEHAZTASUNAK

• Kartelaren neurriak honakoak izango dira: 50cm luzeraz eta 50cm zabaleraz

• Kartelak derrigorrez honako testua izango du: “San Antolin jaiak 2016, Lekitto”
• Era berean, Lekeitioko jaiei lotutako berezitasunen bat
agertuko da.

· Kartela egiten edozein teknika erabil daiteke.

• Epaimahaiak baztertu egingo ditu herriko jaiekin zerikusirik ez duten kartelak.

AURKEZTEKO MODUA

• Kartelak euskarri gogorrean edo digitalean aurkeztuko dira eta egilearen daturik jarri barik.

• Kartelaren atzeko aldean lelo edo esaera bat idatziko da. Digitalean aurkeztuz gero, CD batean ekarriko da eta esaeraren izenburua jarriko da. Kartelarekin edo Cdarekin batera karta bat aurkeztuko da. Kartaren kanpoko aldean kartelaren lelo edo esaera idatziko da; eta barruko aldean, egilearen datuak: izen-abizenak, helbidea, telefono- zenbakia, etab…

• Egileek nahi beste kartel aurkez ditzakete, baina kartel bakoitzak bere lelo edo esaera propioa izango du.

KARTELAK NON AURKEZTU

• Kartelak “Eusebio Erkiaga” Kultur Etxean aurkeztuko dira, astelehenetik barikura.

Goizez: 09:30etatik 13:30tara. Arratsaldez: 15:00etatik 21:00etara.

KARTELAK AURKEZTEKO EPEA

• Lanak 2016ko abuztuaren 1eko 13:00ak baino lehen aurkeztuko dira.

EPAIMAHAIA

• Lekeitioko Udaleko Jai Batzordeak izendatuko du epaimahaia;
eta honek hartzen duen erabakia apelaezina izango da.

IRABAZLEA

• 2016ko abuztuaren 3an jakitera emango da: nor izan den irabazlea eta saria hartzeko eguna eta tokia Udaleko facebookean, Kultur Etxeko iragarkien taulan eta komunikabideetan. Epaimahaiak saririk ez ematea erabaki dezake, aurkeztutako kartelek behar besteko mailarik ez dutela uste badute.

SARIA

• Sari bakarra izango da, 500 eurokoa.

LANEN JABETZA

• Lekeitioko Udaleko Kultur Arloa izango da saritutako lanaren jabea eta eskubidea izango du erakusteko, erabiltzeko edo argitaratzeko.

LANEN ITZULTZEA

• Irailaren 19tik hasi eta 30 eguneko epearen barruan jaso beharko dute egileek saritu gabeko lanak. Horretarako egilea bera edo hark baimendutako pertsona aurkeztuko da Kultur Etxean.

• Lanen itzulera data pasatakoan, Lekeitioko Udaleko Kultur Arloak, aurkeztutako lanen jabea izatera pasako da eta eskubidea izango du beraiekin edozer egiteko.

OHARRA

• "Partehartzaileek kontutan hartu beharko dute:

a) Irudietan sexuen arteko oreka islatzea.

b) Emakumeen eta gizonezkoen rol estereotipatuetan oinarrituriko aurrejuzku, jarduera, esaera eta irudiak saihestuko dira.

• Lehiaketan parte hartzeak eskatzen du oinarri hauek guztiak onartzea.

Animatu partehartzera!!