Albisteak

 
Gaur eman da ezagutzera aurtengo Lekeitioko San Antolin jaietako kartel irabazlea.

18 lan aurkeztu dira danetara eta Lara Aranzabal tolosarraren"Guztiok prest" kartela izan da 500 euroko saria eraman duena.

Lara 22 urteko diseinatzaile gragikoa da eta hainbat sari irabazitakoa: Tolosako 2015 eta 2016ko San Juan jaietako kartel lehiaketa, Donostiako jazzaldia dela eta dendetan egiten den eskaparateen lehiaketa eta Donostiako jaietako zapi lehiaketan finalista izan da baita.

Zorionak Lara!!