Albisteak

 

Urtero lez, Lekeition San Joan eguna ospatzen dugu udari ongi etorria emateko eta gure mamuak atzean uzteko. San Joan bezperan Donibane sua pizten da eta honen gainetik salto egitea da ohitura.

Lekeitioko eskola publikoak eta ikastolak prestatzen dute San Joan eguneko eta bezperako egitaraua. Hainbat eta hainbat ekintza egiten dituzte: sua egin eta gainetik salto, paper zurrunezko txanoak egin ondoren erre, urtean zeharreko paperak erre, eta abar. Baina, gehienbat, jai hau ikasturteari agurra emateko eta udako oporrei ongi etorria emateko ospatzen da.

Egitaraua:

  • Astelehena 23, San Juan bezperan.

            20.00 Tratutala tinbaleroak kalerik kale.

            20.00 Tratutala tinbaleroak kalerik kale.

    Eskolan
            22.30 San Juan sua
            22.45 Suzko zezena
            23.00 Berbena

    Ikastolan
            21.15 Adar jotzea
            21.30 Bertsolariak, erraldoi eta sorginen kalejira, Lekeitioko gaitariak, sorgin-dantza, Donibane sua eta jauziak.
            Ondoren,  suzko akerra.
            Ondoren, Ateatik Isuntza hondartzara, suzko kalejira Lekittoko Deabruak taldearekin.
 

  • Martitzena 24, San Juan eguna

            17.30 Ikastolako trikitilari eta pandero-joleen kalejira.
            19.30 Itxaropena txistulari eta dultzaineroen kalejira.