Albisteak

 

Denborale ezberdinak sortutako kalteak ahal den heinean egonkortu eta oinezkoentzako pasealekua egingo da.
Bizkaiko Foru Aldundiak 432.663,15€ eman dio udalari denboraleak egindako kalteak egonkortzeko lanak finantziatzeko.
Itsasertz mugarteak (Costasek) inbertsio osoaren zati bat egingo du eta hasi dira jada.

San Juan Talakoko itsaslabarra egonkortzeaz gain, oinezkoen aisialdirako pasealeku batek elkartuko du lekeitioko kostaldea. 2014ko denboraleak batez ere eta 2015ekoak baita, kalte handiak sortu ditu Lekeitioko itsaslabarrean, nagusiki San Juan Talako eremuan. Udalak segituan Azterketa Geologikoa egin zuen ingurua nola zegoen jakiteko eta kalteen balorazio bat edukitzeko. Ondoren, Azterketa Geoteknikoa eskatu zuen udalak, itsaslabarra nola konpondu eta interbentziorako proiektua idazteko.

Udalak egindako proiektuak Lekeitioko itsaslabarraren berehalako egonkortzea zehazten du eta horretarako Bizkaiko Foru Aldunditik 432.663,15 euro jaso ditu konponketa lanak finantziatzeko. Horrez gain baina, Lekeitioko Udaleko Maitane Larrauri Fraile alkatea, Pili Robles Barainka alkateordea eta Jone Goitia Goienetxea udal idazkaria 2014ko irailean Madrilgo Itsasertz Mugarteko zuzendaritzara (Costasera) joan ziren gai ezberdinak lantzeko. Madrilen egindako bileran, Lekeitioko udaleko ordezkariek San Juan Talakon denboraleak sortutako kalteak egonkortu eta inguruan errehabilitazio bat egin. Bilean, zuzendaritzako ordezkariek proposamena ontzat eman eta honen egokitzapena oso positiboki baloratu zuten. Egingo diren lanak bideak lotzea zein egonkortzea eta espazio publikoa berreskuratzeko pausuak suposatzen du. Udalaren helburua itsalabarra egonkortzea eta aisialdirako espazioa irabaztea da, kostaldea konektatuko duen oinezkoentzako pasealekua finkatzea. Orain, Ministerio eta Udalaren artean proiektua zehaztasun guztiekin finkatu behar da baina bien bitartean, Costas Ministerioko ingenieriak interbentzio batzuk egiten hasi dira eremuan. Behin proiektua eta denborak guztiz finkatuta, informazioa guztia kaleratuko da.