Albisteak

 
2015eko otsailaren 1ean, haize bortitzen ondorioz, Santa Katalina  Itsasargian Interpretazio Zentroko taberna, harrera eta atzeko aterpearen zinezko xafla batzuk eta txapazko estalkia, lekutik atera eta apurtu ziren. Udala konponketa lanak egiten hasteaz gain, diru-laguntza kudeatzen hasi zen. Hori hórrela, Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza Sailera jo zuen eta “ustekabeko gertakarientzako diru-laguntza” eskatu zuen, 8.046,50€ hain zuzen ere. Orain jakitera eman denez, eskatutakoaren %90eko dirulaguntza jaso da, 7.241,85€ hain zuzen ere.