Albisteak

 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, gaurko, astearterako, otsailaren 28rako, alerta laranja aktibatu du itsasertzeko arriskuagatik, bi ordu-tarte hauetan: 4:00etatik 8:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Era berean, alerta laranja aktibatu du nabigaziorako kostako lehenengo bi milietan, biharko, astearteko, 03:00etatik 24:00etara.

Euskalmet Euskal Metereologia Agentziaren arabera, Atlantikoan, Britaniako uharteen ipar-mendebaldean, kokatutako depresio sakona olatu handiak ari da sortzen, eta euskal kostaldera hondoko itsas moduan iritsiko dira, gaurko, hilaren 27ko, asteleheneko, azken orduetan, eta bereziki bihar, hilaren 28an, asteartean.

Olatu handi horien iritsierak bat egingo du marea biziekin. Lehen itsasgora 5:40ean izango da, 4,76 metroko itsas mailarekin eta 6,7 - 7,3 metro arteko gainditze-indizearekin. Bigarren itsasgora 18:00etan izango da, 4,52 metroko itsas mailarekin eta 6,7 - 7,4 metro inguruko gainditze-indizearekin.

Gaur, euskal kostaldera olatu handiak iritsiko dira, eta marea biziekin bat egingo dutenez, itsasaldean arriskua sor daiteke itsasgorekin batera, olatuak 5-7 metro ingurukoak izan daitezkeelarik. 

Hona hemen jarraitu beharreko gomendioak: