Albisteak

 

Ikastolako DBH1eko neska-mutilek herria txakur kakaz beteta dagoela ikusita egoera hori hobetzeko zerbait egin ahal zutela pentsatu zuten.

Udaletxera etorri ziren elkarlanean kanpaina hau aurrera eramateko.

Bi helburu ipini zituzten:

1. Behegainean dagoen txakur kaken kopurua jaistea.
2. Herritarrak eta bereziki txakur jabeak kontzientziatzea: batzuk txakur kaka batzeko eta besteok ez isiltzeko ikusten dugunean jabeak ez duela batzen.

Helburuak betetzeko hainbat ekintza egin dituzte: banderinak, kamara faltsuak zintzilikatu, kale plaka aldatu eta "kaka kalea" ipini, kartelak jarri... eta esketx bat grabatu zinean pelikula baino lehenago proiektatzeko eta whattsapen bitartez pasatzeko.

Bihar, barikua, ekainak 17 arratsaldeko 20:30etan eskolapeko oinezkoen gunean, prentsa aurrekoa egingo dute kanpainaren nondik norakoak azaltzeko eta egindako pegatinak banatzeko.

Zatoz!!