Albisteak

 

Ondarroako Kamiñaldeko larrialdi egoera dela eta etxebizitza hutsak dituzten jabeei deia

Pasa den astean Ondarruko San Inazio kalean bizi diren 176 familiak, beraien etxeak utzi behar izan zituzten.

Familia hauek daukaten etxebizitza beharrari erantzuna eman ahal izateko, bizitzera sartzeko moduan dauden etxeak behar dira.

Jabetzan etxerik libre baldin badaukazu, Alokabideren eskuetan uzteko deia egiten dizugu.

Alokabidek:
- Urte beterako kontratua sinatuko du jabearekin, eta kontratu hori beharren arabera, hilabeteka luzatu ahal izango da.
- Hileroko errenta 450€ artekoa izango da
- Etxea, emandako egoera berean itzuliko da.

Interesatuta baldin bazaude informazio gehiago daukazu:

ondarroa-alokabide@alokabide.eus helbidean
- 630 407 726 telefonoan