Albisteak

 

Joaquín del Valle de Lersundi Mendizabalen seme-alabok hurrengo gertaerak
eta gogoetak jasota geldi daitezen nahi dugu, 2/1984 Lege Organikoa, martxoaren 26koa, zuzenketa eskubide arautzen duenari heltzen diogularik.

2016ko uztailaren 15ean KURIK aldizkariaren 2. zenbakia aurkeztu zen jendaurrean. Zenbakiaren aurkibidean BT izeneko atal berria iragartzen dute eta bertan Joaquín del Valle de Lersundi (Pilar del Valle de Lersundi) irakur daiteke. 14. orrialdean, atal horren aurkezpenean txarri baten ipurdiaren laurdenak ikus daitezke, eta bertan BThizkiak idatzita daude; hitzaurrean argitzen dute hizki horiek "Berañeante Txarriak" esan nahi dutela. Jarraian gure aita kategoria horretan sartzen dute beste pertsona batzuekin batera, konnotazio baztertzailea adieraziz eta baita deskalifikatzailea ere artikuluaren testuinguru kontuan hartzen badugu.

Atalari berari iraingarria deritzogu.

Gure aita, Deban jaioa, Lekeitiar batekin ezkondu zen. Bere seme-alaba guztiak Lekeition jaio ziren. Erretiroaren ondoren hogei urte baino gehiagoz Hiribilduaren auzotarra izan zen; bertan familiaren hilobian bere gorpuzkiak dautza. Hortaz, aita Beraneantetzat hartzea ez da zilegi, eta are gutxiago txarritzat hartzea.

Testuak Lekeitioko maitale gisa aurkezten badu ere, atalak zein aurkezpenak aita sartzen dute argitaratzaileek ezarritako sailkapen bitxi horren barruan.

Larria iruditzen zaigu argitaratzaileek alabetako bati egindako eskaera artikulu
bat idatzi zezan aitak Lekeitioko historiari egindako ekarpena goraipatzeko eta
bere figura omentzeko, gerora aitaren izena atal belzgarri batean sartzeko
erabili baitzuten.

Udalaren menpeko argitalpen batek elkarbizitza bultzatu beharko luke eta ez
lituzke modu iraingarri batean nabarmendu beharko jada zendutako pertsonak,
beren burua nekez defendatuko dutenak.
Lekeition, 2016ko uztailaren 21ean.

Jokin, Gentz eta Pilar del Valle de Lersundi.