Albisteak

 

San Andres santua zaharberritu eta auzoan jarri da

San Andres auzoaren berrikuntza obrak amaitzear daude. Urbanizazio lan hauen bidez, auzo osoan hobekuntzak egingo dira irisgarritasuna hobetzeko. Auzoan bertan San Andres santua ere aurkitzen zen eta Uribarren Abaroa Egoitzatik santua berriztu beharra zegoela ikusi eta konponketak egiteko haien burua eskaini zuten.

Santua zaharberritu behar zegoela ezagutu zutenean, haien fundaziotik lana egiteko prest agertu ziren. Santuak garrantzi handia dauka, auzoa inauguratu eta etxebizitzetako giltzak banatu ziren eguna San Andres izan baitzen. Uribarren Abaroa Egoitzatik eskulturaren zaharberritzeko lana geldoa baina oso atsegina izan dela azpimarratu dute, auzokideek eskulturarekiko duten lotura ezagututa lana gustura egin dutela nabarmenduz.

Auzoan bere txokoa zuen eta izena ematen dion santuak, San Andreseko urbanizazio berrian ere bere lekua izango du berriz ere.

Lekeitioko Udalak eskerrak eman nahi dizkio Uribarren Abaroa Egoitzari, bertako langileek egindako santuaren zaharberritzeagatik. Orain eskultura auzoan kokatu da herritar guztiek ikusi ahal izateko eta auzoari bere xarma bueltatzeko.