Albisteak

 

SEGURTASUN NEURRI BERRIAK GABONETARAKO

Gabon hauetan segurtasun neurri bereziak izango ditugu eta Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duen bezala, arau horiek gehiago zorroztu dira:

Abenduaren 24tik 25era eta abenduaren 31tik urtarrilaren 1erako gauetan, etxeratze agindua gaueko 0:30etan ezarri da. Bestalde, abenduaren 31 eta urtarrilaren 1ean gehienez ere 6 pertsona batu ahalko dira.

Gainera, abenduaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1, 5 eta 6rako, mota guztietako merkataritza, ostalaritza eta jatetxe establezimenduak arratsaldeko 18:00etan zarratu beharko dira eta ezingo dira goizeko 9:00ak aurretik ireki.

Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegotik ateratzea posible izango da baina bakarrik abenduaren 23tik 26ra eta abenduaren 31tik urtarrilaren 1era bitartean.

Neurrien eguneratze honekin, inguruko herrialdeetan gertatu den antzera COVIDaren kutsadura ez handitzea bilatzen da. Gogoratu, gabon hauetan erantzukizunez jokatu!

Neurri guztiak batzen dituen dekretua: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2020/12/2005528e.shtml