Albisteak

 

UDALEKO ARRETA ZERBITZUA

Datorren ekainaren 8an jendeaurreko arreta zuzenarekin hasiko garela aurreikusten da. Udaletxe azpian bulego berriak prestatu dira herritarrak hartzeko.

Hitzordua eskatu beharko da. Hori horrela, ekainaren 1etik aurrera deitu ahalko da txanda hartzeko. Horretarako 94 603 41 00 telefonora deitu edo bestela, idatzi gabaroa@lekeitio.eus edo udala@lekeitio.eus korreoetara, zitaren zergatia azalduz.  Honela, argi azalduko zaizu zuk egin nahi duzun tramiteak beharrezko duen dokumentazioa, modu honetan, txanda bakar batekin prozedura burutzeko asmoz.

Bulegoetara sartzeko derrigorrezkoa izango da maskarilla ipinita izatea.

Zita hartu ondoren ezinezkoa baduzu etortzea, jakinaraztea eskatzen dizugu.