Albisteak

 

Lekeitioko Udalak hainbat  konponketa egin eta Otoio mendiko talaiako eraikina  babesgune bezala prestatu du.  Hain zuzen ere, Talaiara eta Otoio mendira  hurbiltzen izan diren  ibiltari desberdinek aterpe baten falta  eskaria egin izan diote Udalari. Eskari desberdinei erantzunez, Lekeitioko Udalak, eraikinaren zati bat  babesgune  bihurtzeko neurri eta konponketak burutu  berri ditu.  Gaurtik aurrera, babesgunea zabalik da eta  pertsona oro hurbil daiteke. Udalak, herritar eta erabiltzeak deitzen ditu  udal azpiegitura hau zaintzera eta erabilpen egoki bat ematera.

Talaiako  eraikina  2010 konpondu zen  Itsas Ondaren Zentroaren proiektuaren  baitan, bertan talaieroaren bizitzaren nondik norakoak azaltzen dira. Hala baina, hainbat aldiz konpondu eta egokitu behar izan da  egon diren  lapurreta desberdinen ondorioz.