Albisteak

 

Lekeitioko Udalak, Mark Kurlansky (1948 Connecticut) idazle estatubatuarraren “The Basque History of the world” ( La historía vasca del mundo) liburua oparitu dio Luis Marias zuzendariari. Hain zuzen ere, Luis Marias zuzendaria, Euskal Herriaren eta Euskal Herriko gatazka politikoaren inguruko thriller bat filmatzen ari da, José Coronado, Aida Folch, Leyre Berrocal, Gorka Zufiaurre eta Mikel Losada aktore lanetan dabiltzalarik.
 
Lekeitioko Udaleko ordezkariak, ongi etorria eman die filmeko arduradunei eta Zuzendariari bere sorkuntza lanerako baliogarria izan liezaiokeen liburua oparitu diogu, Euskal Herria eta euskal kulturaren idiosinkrasiara hurbildu eta gure gatazka politikoa ulertaraztera bidean. Gobernu espainol eta frantsesen bertsioez gain, Mark Kurlansky idazle ezagunak euskal kulturaren ardatzak arakatzen ditu eta euskal nortasuna eta pertenentzia sentimenduak hausnartzeko bideak zabaltzen ditu. Euskal Herriaren mitoak ez ezik, historia hurbila ere arakatzen du liburuak, Gerra Zibila, Francoren Diktadura, ETA talde armatuaren sorrera…

Liburua txalotua izan da nazioartean baina oso kritikatua izan da espainar hedabidetan, gure herriaren inguruko beste bertsio bat eskaintzen duelako. Lekeitioko Udalak ordea, uste du, liburu honek bitartez euskal gatazka politikoaren konplexutasuna ulertzen lagunduko diola. Horregaitik opari hau egin nahi izan diogu, bere etorkizuneko sorkuntza lanetan erabilgarria izango zaiolakoan.

Mark Kurlanskyk nazioarteko egunkari prestigiodunetan kolaboratzailea da, besteak beste artikulu ugari idatzi dituThe International Herald Tribune, The Philadelphia Inquirer, The Miami Herald, The Chicago Tribune, The Los Angeles Times, Time Magazine, Partisan Review, Harper’s, New York Times Sunday Magazine, Audubon Magazine, Food & Wine, Gourmet, Bon Apetit eta Parade aldizkarietan.Besteak beste Columbiako Unibertsitatean eta Yaleko Unibertsitatean lanean izan da Kurlansky. Bere liburuak 25 hizkuntzetara itzuliak izan dira.