Albisteak

 
Kirol instalazioetan sartzeko txartelaren erabilera beharrezkoa dela gogorarazteko kanpaina hasiko du laster Lekeitioko Udalak. Sarreretan kartel batzuk jarriko dira erabiltzaileei zuzenduta txartelaren erabilera beharrezkoa dela esanez. Neurria zorrotzago beteko dute kirol instalakuntzetako sarrerako arduradunek: txartel gabe datozenak erregistro dokumentu batetan eman beharko dituzte beraien datuak. Igerilekuan ere, araua zorroztasunez beteko da. Atea itxita egongo da eta txartelarekin bakarrik zabaldu ahalko da. Neurri honek, instalazioak erabiltzeko ohituretan eragitea du helburu, azken urteetan txartelen erabilera, batez ere igerilekuko erabiltzaileen artean, ez baita izan orokorrean bete den araua. Neurri honekin, kirol instalazioak segurtasun neurriak hobeto betetzeko aukera emango digu, momentu orotan jakingo baita zenbat erabiltzaile dauden bertan. Horretaz gain instalazioen erabilera egokia bermatuko da.