Albisteak

 

Ikastolako ikasleak txakurren kaken arazoaren inguruan sentsibilizazio kanpaina egiten ari dira jo ta ke.

Kanpainaren berri ematera etorri ziren Udaletxera orain dela aste batzuk eta atzo berriz etorri ziren kanpaina nola doan azaltzera.

Herriko kaleetan kartoizko kamerak jarriaz hasi zuten kanpaina, ondoren banderin, kartel eta abixuekin jarraituz.

Lan bikaina egiten ari dira.

Pegatinak aterako dituzte laister, ikasleek bereziki kanpaina honetarako sortutako logoarekin.

Ekainaren 17an, barikuan, arratsaldez prentsa aurrekoa egitea aurreikusi dute, kanpaina eta atera dituzten ondorioak azaltzeko.

‪#‎Zerbikas