Albisteak

 

GUSTATUKO LITZAIZUKE THE BIG GAME IZENEKO DANTZA ETA XAKEA BATZEN DITUEN PROIEKTU PEDAGOGIKO ETA KOMUNITARIOAN PARTE HARTZEA?

Mugimendua gustatzen zaizu? Sormenarekin, dantzarekin eta eszenarekin interesa daukazu?

Lokke / Olatz de Andres dantza konpainiak aurkeztu berri duten THE BIG GAME proiektuko bertsio berria garatu du, proiektu artistikoa, pedagogikoa eta komunitarioa.

Beste 31 parte hartzaileekin batera, dantza ikastaro eta antzerki munduko esperientzia ahaztezin eta kolektibo batean parte hartzera animatzen zaitugu.

KALEKA eta LOKKEk, 30. edizioko uztailaren 19an aurkeztuko den THE BIG GAME ikuskizuna hornituko duen tailerrean parte hartzeko deialdia zabaltzen dute.

Sormena, dantza, arte eszenikoak, antzerkigintza eta abarrean interesa daukaten 28 parte hartzaile bilatzen gabiltza non  antzerki taldeko dantzariekin parte hartuko duten tailerrean.

Deialdi hau pre-profesionalei, dantza eta/edo arte dramatikoko ikasleei, dantza eta/edo arte dramatiko edo mugimenduarekin lotutako beste edozein arlo edo diziplinan interesa dutenentzat zuzenduta dago.

OHARRAK
>> Tailerrean parte hartzeko,  8 egunetan zehar 5 ordu jarraian eta ekitaldia dagoen egunean libre egotea suposatzen du.
>> Tailerrean parte hartzeak ez du inungo kosturik, hala ere jasotako deialdien aukeraketa bat egingo da.
>> Tailerra 18 urtetik gorako pertsonentzat zuzenduta dago.
>> Ordaindu gabeko parte hartze bat da.

Tailerra: 2019ko uztailaren 11tik 18ra
Uztailaren 11tik 12ra / 16:00-21:00
Uztailaren 13tik 14ra / 10:00-14:00
Uztailaren 15etik 18ra / 16:00-21:00

Ekitaldia: 2019ko uztailaren 19an 22:00etan
14:00etatik prest.

Proiektu honetan parte hartzeko eskaera egiteko beharrezkoa da ondorengo galdetegia betetzea 2019ko ekainaren 5a baino lehen.