Albisteak

 
Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergaren ordainketa uztailaren 1etik aurrera
 
2020ko Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergaren bilketa epea atzeratu egin zen COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondorioz. Ordainketa epea 2020ko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean izango da, biak barne.
 
Helbideratutako erreziboak: kargua, zergadunak agindu duen kontu zenbakian egingo da abuztuaren 14an.