Albisteak

 

UDAKO ARTE ERAKUSKETA LEKEITIOKO KULTUR KAIAN

Lekeitioko Kultur kaian, kaleko arteek deskantsua hartu dutenean, Udako Arte erakusketek hartzen dute lekukoa. Uztailaren 21etik abuztuaren 31ra bitartean izango dira erakusketak.

Lehena Jose Antonio Elu artista dugu Barandiaran Aretoan, uztailaren 21etik 27ra bitartean. Jose Antoniok txikitatik izan du gustuko margotzea eta 2009an Gasteizko Ander Arenas margo eskolan sartu zen eta handik hona ez da gelditu. Gaur egun, Gasteizko Arriaga Margo Tailerreko kide da.

Uztailaren 28tik abuztuaren 3ra berriz, Ana Duñabeitia Gil eta Carmen Abad izango ditugu. Anak hainbat talde erakusketetan hartu du parte baina 1990 urtetik aurrera banakako erakusketak egiten ditu eta baita hainbat sari irabazi ere. Carmen Bilbon jaiotako emakumea da eta bere panoramikek gure inguruko paisaiak sentimenduz betetzen ditu non bere emakumezkotasunaz nabarmendu daitekeen. Gaur egun, Euskal akuarelisten elkarteko eta Bizkaiko arte elkarteko kide da.

Hurrengoa abuztuaren 4an hasi eta hilaren 14rarte egongo da. Epe honetan Alberto Lopez Brasaola artista izango dugu Barandiaran aretoan. Albertok, pertsonaia euskaldunak margotzen ditu, guztiak Kantauri itsasoko poesia garbiak. Margolari aparta, teknika ona eta sentikortasun kromatiko handikoa, hau da Brasaola.

Brasaolaren aldi ia berean, abuztuaren 11tik 17ra, Vicente Iriondo izango dugu. Vicente Eibartarra da eta ingeniari mekanikoa izatea aparte Asociación Artistica Eibarresa eta Euskal Akuarelarien Elkarteko partaide da.

Hurrengo lekukoa Irma Azpitartek hartuko du abuztuaren 18tik 24rarte. Irmak “S.EX.UARTE” deitu dion proiektu honetan, homoxesualitatearen desnaturalizazio prozesu historikoaren eta eredu heterosexual normatiboarena urrean burututako erreakzio lanak batzen dira.

Azkenik, Manuel Lopez Brasaola izango dugu abuztuaren 25etik 31ra. Manuel berriro datorkigu bere obrak erakustera, arrakasta handiak izan ondoren, bai kritika aldetik eta bai salmentetan. Haren estilo berezia, kontrastez betea, eta haren errealismoa, paisaia biziekin, sakon sartzen dira pinturaz gozatzen duten ikusleengan.

Udako arte erakusketak beraz arratsaldeko 19:00etatik 22:00etara zabalik izango dira. Horrez gain, artistak hala erabakiz gero, ordutegia zabal dezake.