Albisteak

 

Urtarrileko Osoko Bilkuran , udal kudeaketan jarraitu beharreko Kode Etikoa onartu zen.

Facebook orrialdean eta Kareletik Herri Aldizkarian azaldu genuen, Bilduren aldeko bozkekin eta EAJren ezezkoekin onartu zela Kode Etikoa. Hala baina, gaizkiulertu bat izan da EAJ ren bozken kontura. EAJk ez duen ezezkoa bozkatu, baizik eta abstenitu egin zen.

Gaizkiulertu honek izan ditzakeen eragozpenak eta eraginak konpontze aldera, ondorengo neurriak hartuko ditugu:

- Prentsa oharra bidaliko da, zuzenketa azalduz.
- Udal komunikazio baliabideetan ere (facebook, twitter eta web orria) zuzenketa azalduko da.
- Kareletik-en hurrengo alean ere adieraziko da gauza berbera.

Modu berean, udal honen gobernuan dagoen taldea berresten da informazio garden eta zorrotza ematearen konpromisoan. Izan ere, edozein delarik taldea ezinbestean zaindu beharreko konpromisoa baita hori.