Albisteak

 
Lekeit¡oko Udalean gobernu aldaketa egiteko bi aste falta direla, udal gobernu honek, udaleko kudeaketa eta diru publikoa zaintzeko bideak ematen jarraitzen du.

Honela, telefonia eta interneteko kontratu berriak egin dira, dirua aurreztu eta efizientzia kuota handiagoak lortzera bidean. Modu honetan, telefono linea guztiak konpainia berdinarenpean jarri dira, telefono zenbakiak mantenduz. Horrez gain, udal eraikin guztiak (kiroldegia, gaztegunea, kultur etxea, merkatu plaza, itsasargia, Jubilatuen egoitza etab) telefono konpainia berdinarenpean jarri dira eta horrek zuzenean eragingo du telefonia gastuen merketzean. Modu berean, tarifak ere merketu dira eta udalen arteko komunikazio batzuk debalde irtengo dira.

Neurri hauekin Udalak barne kudeaketa errezteaz gain, datozen bi urteetan 9.538 euro aurreztuko du kontratuan bakarrik. Alperrikako gastuak inoiz baino gehiago desagertu behar baitira instituzio publikoetatik.