Albisteak

 

Lekeitioko Udalak antolatzen dituen udalekuetan apuntatzeko epea datorren maiatzaren 22an zabalduko da, ekainaren 9ra arte.

Lehentasuna Lekeition erroldatutakoak izango dute eta plazak mugatuak izango dira (inskripzioa noiz egin den edukiko da kontuan).

Lehen hezkuntzako maila guztietako haurrei zuzenduta daude.

Uztailaren 3tik abuztuaren 31ra izango da eta txandak astekoak izango dira (astelehenetik ostiralera). Gutxieneko umeen ratioa betetzen ez den astean ez da udalekurik egongo.

Udalekuan 10:00etatik 13:00etara haurrek hainbat jarduera egingo dituzte: txangoak, ur jolasak, kirola, tailer kulturalak, adierazpen tailerrak, jolas kooperatiboak, …

Lekeition erroldatutakoak txandako (asteko) 65 euro ordainduko dute eta kanpokoek 85 euro.

Izen emate fitxa Lekeitioko Udaleko Gizarte Zerbitzuetan aurkeztu behar da haurraren osasun txartelaren kopiarekin batera.  Bulegoak 9:00etatik 14:00etara egongo dira zabalik.

Informazio gehiago;  udaletxean bertan,  946034100 telefono zenbakira deituta.