Albisteak

 

Udaleku irekiak egongo dira uztaila osoan LHko maila guztietako umeentzat udalak antolatuta. Hilabete osoa ala bi txanda izango dituzte aukeran parte hartu nahi dutenek. Uztailaren 1etik 15era edo uztailaren 16tik 30era izango dira txandak.

Lekeition erroldatutakoek 38 euro ordaindu beharko dute hamabostaldia eta herrian erroldatuta ez daudenak berriz 76 euro. Udalekuetan, goizeko 10:00etatik 13:00etara askotariko ekimenak egingo dituzte: txangoak, ur jolasak eta kirol jarduerak, tailer kulturalak, adierazpen tailerrak eta jolas kooperatiboak. Lekeitioko Aisialdi Taldeak gidatuta, gure ingurunea eta kultura, jolasean hobeto ezagutzeko aukera emango dute udalekuek. Hori horrela, sustraietara salto egin eta arrantza, itsas kirolak, itsasargira eta talaiara bisitak zein inguruko baserri guneak ezagutuko ditugu. Eta guzti hau, euskaraz eta jolasean, udan ezinhobeto pasatzeko aukera bikaina.

Udaletxeko gizarte zerbitzuetan eman behar da izena ekainaren 9a baino lehen. Izen emate fitxa eta osakidetzako txartelaren kopia ere eraman behar dira.Informazio gehiago jaso nahi dutenek 94-603 41 00 telefono zenbakira deitu dezakete edo agurtzane-ongintza@lekeitio .eus helbidera idatzi.