Albisteak

 

Datorren asteartean, urriaren 31an bukatzen da "Bizilagunak" programan partehartzeko epea.

Ekimenak, azaroko domeketan, mahaiaren inguruan elkartuko ditu herrialde desberdinetako familiak.

Lekeitioko Udaleko Elkarbizitza Lan Taldea bigarren urtez ekimen hau egitera dator, ekimenak oso elkargune berezia osatuko du atzerritarren eta bertakoen arteko ezagutza sustatzeko eta haien arteko bizikidetza baldintzatzen duten aurreiritziak gainditzeko.

Azaroan zehar igandetan, bazkalorduan, bi familia, bazkaltzera elkartuko dira bietako baten etxean. Gauza bera gertatuko da Euskadiko herri eta hirietako etxe ugaritan.

Bazkari bakoitzean, familiez gain dinamizatzaile batek parte hartuko du, antolaketan laguntzeko. Bizilagunak ekimenak harreman berriak egiten lagundu dezake, lagunak egiten bertakoen eta Lekeition bizitoki berri bat topatu dutenen artean.

Ostera ere, guztien partehartzea sustatuko da, berdintasunean. Egunerokotik modu apalean abiatuta, Bizilagunak gizarte eraldaketarako tresna izan nahi du, gure herri eta hiriak elkarbizitzarako gune izan daitezen.

Nabarmendu beharra dago jende askorentzat bazkari hauen antolaketa zubiak eraikitzea dela eta baita baikorki aktibatzeko modua ere. Nahiz eta jende askok hurbiltzea buruan izan, askotan ez da aukerarik edota leku egokirik aurkitzen.

Bizilagunak ekimen honek aniztasunaren aldeko jarrera duen gizarte ehun hori bizkortzen errazten du. Bizilagunak gizartearen parte den jarrera hori ikusarazteko balio du.

Izenemateak: agurtzane-ongintza@lekeitio.eus / Lekeitioko Udaleko bulego orokorretan.

Hona hemen izen emate orria.

Animatu zaitez!!