Albisteak

 

Lekeitio herri ireki, anitza eta denon artean eraikitakoa izateko, gogoratu herritarrok, Udaleko batzorde ezberdinetan parte hartzeko aukera duzuela. Batzordeak irekiak eta zabalak dira, udal ordezkariez eta eragileez gain, Lekeition erroldatutako eta adin nagusikoa den edozein herritarrek parte hartu dezake hauetan. Hori dela eta, Lekeitioko Udalak parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizue herritar guztioi.

Udal batzordeak proposamenak egiteko eta eztabaidarako guneak dira. Batzordeak hilabeteko egun berdinean egingo dira, iluntzean (beti ordu berdina mantenduz). Hasiera batean Udal batzordeak hilabetean behin egingo dira.

Batzarretan parte hartzeko nahia erakutsiz gero, datu pertsonalekin datu base bat osatu eta herritarrok batzarraldietarako deialdiak jasoko dituzue.

Batzordearen funtzionamenduaren onurarako eta bertan lantzen diren ekimenak aurrera eraman ahal izateko, bileretara etortzeko konpromisoa ezinbestekoa izango da.

Martxan jarriko diren Batzordeak hurrengo hauek izango dira:

• Hirigintza, Obrak eta Iraunkortasuna

• Emakumea eta Berdintasuna

• Gizarte Politikak

• Kirola

• Hezkuntza eta Euskara

• Kultura eta Lekeitio 700

• Ekonomia eta Lurralde Garapena

• Ogasuna, Kontuak eta Finantzak

 
Izen emateko: Udal bulegoetan edo Eman izena online hemen