Albisteak

 

UDALEKO ARRETA ZERBITZUA TELEFONO ETA EMAIL BIDEZ EMANGO DA

Zerbitzu orduak luzatu egingo dira, astelehenetik barikura 9:00etatik 21:00etara bitartean deitu ahalko da, zapatuetan 9:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara eta domeketan 9:00etatik 13:30era.

Koronabirusaren transmisioa ekiditeko neurrien artean, Udaletxean ez da jendaurreko arretarik emango. Gestioren baten inguruan kontsultaren bat egin nahi izanez gero, jarri udalarekin kontaktuan telefono bidez 94 603 41 00ra deituz edota korreo elektroniko bidez udala@lekeitio.eus-era idatziz. Kanal hauekin erantzun eta argituko dira zalantza eta galderak.