Albisteak

 

UDALERRI EUSKALDUNETAKO GAZTEENTZAKO TOPAKETAK EGINGO DIRA LEKEITION

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) ekainaren 29tik uztailaren 5era bitartean egingo diren udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak antolatuko ditu. Ibilbidea Zumaian hasiko da eta, hainbat herritatik igaro ostean, Lekeition izango du amaiera. 7 egunez Udalerri euskaldunetako 14-18 urte arteko gazteek elkar ezagutzeko topaketak izango dira.

Ekimen honek Eusko Jaurlaritzaren eta Zumaia, Deba, Ondarroa eta Lekeitio udalen babesarekin egingo dira eta gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta eragile aktibo bihurtzeko helburua izango du.

UEMAk lan handia egin du azken urteetan euskararen erabilera indartzeko bidean. Horren baita, euskararen arnasguneei buruzko hezkuntza proiektua egin du azken urteetan, ikastetxe eta eragile desberdinekin batera.

Topaketa hauek 50 lagunentzako lekua izango dute eta martxoaren 31ra arte egongo da zabalik izena emateko epea. Informazio gehiago: 943 81 66 99 / hezkuntza@uema.eus / www.uema.eus