Albisteak

 

Garai berrietara egokitu behar dela argi dauka Udalak. Jendartearen nahiak entzun eta egitasmo konkretuak gauzatu. Zentzu honetan, errautsen erregulazioak ere gizartearen nahiei erantzun behar dio. Azaroan kanposantuan errautzak lurperatzeko eskari bat egin zuen pertsona batek. Eskaria aztertu eta egungo errautsen hausnarketa bat egin ondoren, Udalak ahalbidetu egingo du errautsak kanposantuan lurperatzea. Hain zuzen ere, udalaren eginbeharra baita gizartearen beharrizan hauei irtenbidea ematea.
 
Orain arte, errautsekin familiakoak arduratzen izan dira eta bakoitzak ematen izan die uste duten tratamendua, baina beti ere udal kanposantutik aparte, ez badute izan behintzat, panteoian sartzerik. Jendartearen ohiturak nabarmen aldatu dira eta egun gehienek nahiago dute errautsak egitea gorpuei lurra ematea baino. 2012ko datuen arabera, adibidez, panteoietatik aparte, lurrean 8 bakarrik lurperatu dira, orain dela urte batzuk kopuru hau 5 bidar handiagoa izaten zenean. 2012ko datu zehatzak urrengoak dira:Lurrean 8, Panteoian, 18, Errautsak panteoian 7, Errautsak kanpoan 30.

Udalak eman beharreko derrigorrezko zerbitzuetako bat udal kanposantukoa da eta udal honek arlo honetan sortu daitezkeen beharrizanei erantzuten ahalegindu nahi du. Hori horrela, kanposantuan errautsak lurperatzeko lur sail bat bereiztea komenigarria dela ikusi du udalak. Kanposantuko egituraketa ikusita, errautsentzako lekurik egokiena III.solairua da, sartu eta eskuinetarako zati biak igonda.  Lurperatzearen tratamendua, lurrean egiten diren lurperatzeen ikuspegi berbera izango dute eta ez da sekula izango emakina. Horregaitik kutxa zuzenean sartuko da lurrean. Beharrizanen arabera, leku hau berriro erabiliko da beste kutxa bat sartzeko eta horretarako aurrekoaren hilarria kendua eta kutxa aterako da.

Lur sail hau txukun eta behar den bezala ordenatuta gera dadin, bertan jarriko diren hilarriak material eta neurri jakin batekoak izango dira: Materiala kareharri mutxardatukoa izango da eta neurriak : altuera 50zm x zabalerra 50zm x lodiera 30 cm. 10 goian eta 30 behean.

Momentuz, pertsona baten errautsak baino ez daude lurperatuta. Prentsa ohar honen bitartez, herritarrei aukera honen berri eman nahi zaie.