Albisteak

 

Uribarren Abaroa Egoitzaren 150. Urteurrena

Uribarren Abaroa Egoitza bezala ezagutzen dugun erakundea, XIX. mendean sortutako fundazio partikular biren fusioaren ondorioz sortutakoa da: alde batetik, Uribarren Hospizioa eta beste aldetik, Abaroa Ospitalea.

Hospizioa Jose Javier Uribarrenek sortu zuen eta Ospitalea berriz Pascual Abaroak. Hauek Lekeitio eta baita inguruko elizateetako adineko eta gaixoei arreta, babesa eta zaintzak emateko sortu ziren.

Denboraren poderioz, gizartearen behar eta eskaeretara moldatzen joan zen eta 1978an Egoitza bihurtu zen, mendekotasun arriskuan dauden hirugarren adineko pertsonei arreta emateko helburuarekin.

Aurten 150 urte bete dira jada egoitza sortu zenetik, aurreko fatxadan dagoen plakan irakur daitekeen bezala. Gaur egun, Uribarren Abaroa Egoitza pertsona nagusientzako egoitza da eta aipatutako urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldia egingo dituzte hurrengo hilabeteetan zehar.