Albisteak

 

URIBARREN ABAROA EGOITZAK BISITA ORDUAK MUGATUKO DITU KORONABIRUSA PREBENITZEKO

Koronabirusa dela eta neurri bereziak hartzea beharrezkoa da birus honen kutsadura saihesteko. Uribarren Abaroa erresidentzian ere neurriak hartzera derrigortuta ikusi dira bere erabiltzaileak babesteko, batez ere kontuan izanda adin nagusiko jendearentzat birus honek suposatzen duen arriskua handia dela. Neurri hauek zentroetan dauden pertsonen, familien eta langileen osasuna bermatzeko helburuarekin hartuko dira.

Astelehen honetatik aurrera, erresidentziako sarrera mugatu egingo da, denbora eta jende kopuruan. Esaterako, bisitak 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara bitartean bakarrik egin ahalko dira. Erabiltzaile bakoitzeko bisitari bakarra onartuko da. Gainera, bisitariei tenperatura hartuko zaie eta sukarra izanez gero ezin izango dira sartu. Kontrol hauek egoitzako langileetara ere bideratuko dira.

Egoitzako langileen aholkuak eta gomendioak jarraitzea eskatzen da. Egoera eta neurrien aldaketarik edota egoeraren inguruko berririk egonez gero, jakitera emango da.