Albisteak

 

Zortzigarrenez badator Lekeitioko Hegaluzealdia. Uztailaren 18tik Abuztuaren 2ra bitartean egitarau zabala dakar. Lekeitioko San Pedro Arrantzaleen kofradiak, Lekeitioko Udalak, tabernak eta elkarteak elkarlanean antolaturiko hegaluzealdia. Hain zuzen ere hegaluze harrapaketa Lekeitioko arrantzaleen oinarri ekonomikoetako bat da. Hegaluzealdiarekin, hegaluze arrantza eta kontsumoa suspertu eta babestu nahi dira, inoiz baino indartsuago jakinarazteko, Lekeitioko marinelek apustu handia egin dutela etorkizuna duen arrantzaren alde. Izan ere, betiko arrantza oinarrituta, gure elikagaien eta ingurumenaren kalitatea babesteko apustua egin dute.
 
Eta zein da urte honetako berrikuntza? Hegaluze kontserba ikastaroa. 24 lagunentzako lekua baino ez da egongo beraz izen ematea Turismo Bulegoan egin behar da. Ikastaroa doainik izango da. Gainera aurten ere, Kofradian hitzaldiak eta hegaluze errea eskainiko da. Lekeitiko Kultur kaian aurten ere hegaluzearekin trafikatuko dugu.

Uztailaren 18an hasten da beraz Hegaluzealdia, kirol eta artisau arrantzari buruzko hitzaldiarekin. Hilaren 24an berriz, The Wish Fish zine emanaldia eskainiko da dohainik Ikusgarri zine Aretoan eta herriko hainbat jatetxe eta tabernek hegaluze pintxo eta platerak eskainiko dituzte 25,26 eta 27ko asteburu guztian zehar. Zentzu honetan, udalak dei egiten du gure herria bisitatzera, bertoko hegaluzea dastatzeko.

Uztailaren 26an, Hegaluze eguna, ospatuko dugu Lekeitiarrok. Urtero lez, Aittitta txiki elkartearen eskutik marmitako txapelketa antolatuko da. Ondoren herri bazkaria egingo da plazan bertan eguerdiko 15:00etan. Arratsaldean berriz, kofradia aurrean hegaluze errea eskeiniko da. Musikak gainera egun guztian zehar lagunduko digu.

Bestetik egun berean ere Lekeitioko 38. Hegaluze arrantza kopa antolatu dute Club de Pesca de Atún de Lekeitiok. Azken eguna, abuztuaren 2an, VIII. Willows desafioa egingo da (hegaluze arrantza).

Egitaraua:
Uztailaren 18an:
HITZALDIA: “Kirol eta artisau arrantza: egungo egoera eta etorkizuneko erronkak.” 19.30etan Kofradiako Aretoan

Uztailaren 22an eta 23an:
Hegaluze kontserba ikastaroa. 18.00etatik 19.00etara Kofradian. Izena ematea Turismo Bulegoan.

Uztailaren 24an:
The Wish Fish. 19.00etan zine emanaldia Ikusgarri Aretoan.

Uztailaren 25, 26 eta 27an. Asteburua
Hegaluze pintxo eta platerak dastatzeko aukera herriko taberna eta jatetxeetan

Uztailaren 26an: HEGALUZE EGUNA
    10:00etatik aurrera Marmitako txapelketa plazan Aittitta Txiki elkarteak antolatuta.
    11:30etan Arrain Salmenta (venta, subasta) erakustaldia  Kofradian. Izen ematea Turismo Bulegoan
    15:00etan Bazkari herrikoia plazan Aittitta Txiki elkarteak antolatuta
    19:00etatik aurrera hegaluze errea Kofradia aurrean
    20:00etan Lekeitioko Estudiantinaren kalejira.
Egunean zehar Aittitta Makurra txaranga eta Marabatu batukada herriko kaleetan zehar.

Lekeitioko 38. Hegaluze arrantza kopa. Antolatzailea: Club de Pesca de Atún de Lekeitio.

Abuztuaren 2an
V. Willows desafioa (hegaluze arrantza). Izena ematea Willows Tavern. Uztailak 5 eta 25 bitartean.
www.willowsdesafioa.com

Kanpainaren Helburuak

Azken urteotan, herriko ekonomiaren ibilbideak joera ezberdinak hartu baditu ere, arrantza betidanik izan da Lekeitioko ekonomiaren giltzarri. Arrantza dugu, herriaren izate eta izaera definitzen duen lanbidea Udalaren ustez. Arrantza jarduerari dagokionez, Lekeitioko itsasontziek neurri handi batean, hegaluze harrapaketan oinarritzen dute bere jarduera ekonomikoa. Antxoaren kanpaina kenduta, harrapaketen fakturazio orokorretik %80a arrantza honi dagokio; beraz, kanpaina honen arrakasta bermatzea ezinbestekoa da sektorearen biziraupenerako.

  1. Hegaluze arrantza suspertzea.
  2. Inoiz baino indartsuago jakinaraztea, Lekeitioko marinelek apustu handia egin dutela etorkizuna duen arrantzaren alde. Izan ere, betiko arrantza egituran oinarrituta, gure elikagaien eta ingurumenaren kalitatea babesteko apustua egin dute.
  3. Kontsumitzaileari ezagutzera ematea hegaluzeak gizarte elikaduran eta gastronomian dituen ezaugarriak eta berezitasunak.
  4. Lekeitioko eta Ondarroako itsasontziek hegaluze arrantzan jarduten dutela ezagutzera ematea, hegaluzearekin lan egiten duten enpresei eta enpresa komertzialei.
  5. Hegaluzearen arrantza tradizionala mantentzea eta ezagutaraztea.
  6. Herriaren partaidetza bultzatzea ekitaldi eta azokaren antolakuntzan.

 

Udalak hegaluzearen inguruan mugitzen diren eragile eta elkarteekin osatu nahi izan du hegaluzealdia. Lekeitioko Udalak eta San Pedro  Arrantzaleen kofradiarekin batera VIII. Hegaluzealdia antolatzeko hainbat talde eta instituzioen laguntza izan du: Eusko Label, Euskadiko Arrantza Azokak, Aittitta Txiki Elkartea, Club de Pesca de Atún de Lekeitio, Willows Desafioa eta beste hainbat herritarrek parte hartu dute hegaluzealdia antolatzen.