Albisteak

 

2016 urteaz geroztik, Lea-Artibai eskualdean enpresa berri bat martxan jarrita edo 2017an martxan jartzeko asmoa duten ekintzaileei zuzendutako lehiaketa zabaldu du Lea Artibai Garapen Agentziak.

Enpresa proiektu kooperatiboei dagokienez, Lea-Artibai eskualdean kokaturikoez gain, Busturialdea, Durangaldea eta Debabarrenean kokaturikoak ere aurkeztu ahalko dira.

SARIAK ondokoak dira:

Negozio ideia berritzaileak: 2.000 €

Merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresak: 1.500 €

Kooperatiba izaera juridikoa duten enpresak: 2.000 €

Proiektuak aurkezteko azken eguna: 2017/04/12

Sari banaketa: 2017/04/29, Ekintzaile Egunean, Berriatuan.

Interesatuta egonez gero, lehiaketaren oinarriak eta izen emate orria hurrengo webgunean:

 

http://www.leartibai.com/…/e…/zerbitzuak/enpresa-sorrera.php