Albisteak

 

Zinemazaleen eskutik, barikuetan zirkuitu komertzialetatik kanpo gelditzen diren filmak ikusteko aukera izango dugu.  Helburua, euskal ekoizpenak, ekoizpen txiki,  independiente edo ohiko aretoetan ikustea erreza ez diren filmak ekartzea da. Pelikulen bitartez, testuinguru, pentsaera eta esperientzi ezberdinez hausnartzeko tartea eman nahi da. Horrela, zuzendariekin zineforumak antolatuko dituzte, pelikularen iturriak eta motibazioak ulertzeko.

Lehen proiekzioa, bariku honetan, 20:30etan izango da, Ander Odriozola zuzendari ondarrutarraren Bingen komediarekin. Gabriel Ocina eta Miren Gaztañaga dira filmaren protagonistak. Bingenek, Bilboko enpresa industrial baten gogor lan egiten du, baina bere bikoteak, Norak, Bilbao modernoko arte kontuak baino ez ditu miresten. Bingen, jeloskor, kioskoan kurtso-bilduma erosi eta pintatzen hasten da, Noraren arreta berreskuratzeko. Hiru hilabetez gogor lan eginez gero, Norak hainbeste miresten dituen artistak baino hobeto pintatzeko gai izango dela, ziur dago. Filmaren ostean, zuzendariarekin zineforum bat egingo da.

Udalak Ikusgarri herrirako areto moduan erabiltzeko apustua egin zuenetik, eskaintza kultural erregularra eta kalitatezkoa egonkortzen saiatu da. Horretan bidelagun izan ditu Zinemazaleak elkartea, zine programazio erregular bat jarriz. Orain emandako pausu honek ere, bestelako zine eredu batzuk herriratzea lortuko da. Zorionak zinemazaleak!