Albisteak

 

Circo Italiano gaur dator Lekeitiora bere "Bellissimo" ikuskizunerako karpa montatzen hasteko.

Arropaineko aparkalekuan egongo da kokatuta eta saioak ekainaren 24 ostiralean eta 25ean zapatuan 19:00etan izango dira eta baita ekainaren 26an igandean 18:00etan.

Ekainaren 24an, ostiralean Bala gizon harrigarriaren aurkezpena egongo da 18:30etan eta hau dohainik izango da.

Sarrera 10 eurokoa da eta VIP zonaldean 15 euro.

Zirkuko lehiatilak saioa hasi baino 2 ordu lehenago irekiko dira.