Udala
UDALAREN LEHENENGO 100 EGUNEN BALORAZIOA
2011/09/29
- Arau subsidiarioak geldiarazi ditugu
- Epaitegietan eta udalean bertan zeuden auzi batzuk geldiarazi ditugu, aztertu bitartean edo aldeen arteko adostasuna lortzeko asmoz.
- Plenoak arratsaldeetara pasa ditugu, hauek hileko lehenengo ostegunetan izango dira arratsaldeko zazpi eta erdietan
- Orain arte zegoena aztertzen aritu gara eta hortik abiatuta hurrengo urteak antolatzen. Planifikazioan lan egin dugu, beti ere herri programa ardatz izanik, funtzionamendu eta edukietan eman beharreko aldaketak ezarriz. Gure erronka nagusienen artean gardentasuna dago, erakunde eta herritarren arteko informazio trukea zuzena izan dadin.
- Aurtengo aurrekontuei dagokienez, herritarren parte-hartzean pausoak ematen hasiko gara. Horrela, aurrekontuekin abiatzen garen momentuan udalaren egoera ekonomikoaren berri emango dugu.
- Liberazioak:
- 2 eta 1/3 lanaldia planteatzen da.
- Alkatea liberazio osoarekin
- Alkateordea (Pili) oposaketak gainditzearen ondorioz, urtebetez udalean soilik lanaldiaren 1/3 egongo da. Ondorioz, Myrian-ek lanaldi erdia hartuko du.
- Parte-hartze egitura osoa martxan jartzeko liberazio erdia (Xabi) urte beterako.
- Udalari honek suposatzen dion kostu osoa 101.433,84€
- Gaur egungo liberatuen soldata gordinak aurreko legealdikoenekin alderatzen baditugu, %28ko aurrezpena lortzen dugu. Hala ere, hau urte honetarako planteamendua izanik aldaketak egongo dira, hau da, Pili lanaldi osoan egongo litzateke eta Myrian eta Xabierren liberaziorik ez litzateke egongo. Ondorioz aurrezpena handiagoa izango da.
- Herritarren parte-hartzea eta batzordeak
- Eztabaida guneak izango dira
- Deialdi zabala burutuko da aste honetan, herritarrei izena emateko orri bat banatuko zaielarik. Aldi berean eskuragarri egongo da udalaren erakin guztietan eta web gunearen bitartez.
- Abendura arte batzordeen funtzionamendu ereduan aldaketak eman daitezke, behin betiko egituraketa hartu bitartean
- Funtzionamendua:
- Informazio truke gardena egongo da
- Egun eta ordu berdinak mantenduko dira, beti arratsaldez izanik