Nola heldu?

Ibilbide azkarra

Bilbotik A-8 autobidea hartu, Donostiarako bidea. 18. irteera (Amorebieta-Etxano) hartu. Hortik BI-635 errepidea jarraitu Gernika-Lumorantz. Behin Gernikan-Lumon, BI-638 errepidea hartu Lekeitiorantz, Kortezubi eta Solarte-Gallete bidean utziz.

Ibilbide azkarra II

Bilbotik A-8 autobidea hartu, Donostiarako bidea. 17. irteeran irten (Iurreta/Durango). Hortik BI-634 errepidea hartu Markina-Xemeinerantz. Markina-Xemeinera heldu eta gero, jarraitu BI-633 errepidea eta BI-2405 errepidea hartu Lekeitio norabidean.

Kostako ibilbidea

Bilbotik A-8 autobidea hartu, Donostiarako bidea. 18. irteera (Amorebieta-Etxano). Hortik BI-635 errepidea jarraitu Gernika-Lumorantz. Behin Gernikan-Lumon, BI-638 errepidea hartu Lekeitiorantz, Kortezubi bidean utziz. Kortezubi igaro eta gero, BI-3238 errepidea hartuko dugu Natxitua/Ea norabidean eta Ispasterrera heldu ostean, BI-2238 hartuko dugu Lekeitio norabidean.

Donostiatik

Donostiatik A-8 autobidea hartu, Bilborako bidea eta 13. irteera (Itziar/Mutriku/Ondarroa) hartu. GI-638 hartu Ondarroara heldu arte. Bertan, BI-633 errepidea hartu Markina-Xemein norabidean eta BI-2405 Lekeitio norabidean.

Gasteiztik

Bilbo, Durango, Bergara norabidea hartu N-240 errepidetik. Legutianon A-623 hartu Durangora heldu arte. Durangon BI-634 errepidea hartu Markina-Xemeinera heldu arte, eta gero, BI-2405 errepidea hartu Lekeitio norabidean.