Diru-laguntzak

 

INEM

Enplegu autonomoa sustatzeko egitasmoa

1. Langile autonomo bezala izena emateagatik diru-laguntza:

Onuradunak eta diru kopurua: Langabeak orokorrean, 5.000 €, 30 urte edo hortik beherako gazteak, 6.000 €, emakume langabeak, 7.000 €, minusbaliotasunak dituzten langabeak, 8.000 €, eta minusbaliotasunak dituzten emakume langabeak, 10.000 €. Genero-indarkeria jasan duten emakumeen kasuan, kopurua %10 handituko da.
Eskaera egiteko epea: Jarduera hasi baino 3 hilabete lehenagotik jarduerari ekin eta 6 hilabete igaro arte.
Baldintza: Ibilgetuan inbertitutako gutxieneko kopurua 5.000 eurokoa izango da, BEZ kanpo.

2. Diru-laguntza finantzarioa:

Maileguaren interes-tasa 4 puntu txikituko da gehienez, baldin eta gutxienez kopuru horren %75 ibilgetuen inbertsioa finantzatzeko erabiltzen bada (ibilgetuaren gutxieneko inbertsioa 5.000 eurotakoa izanik). Mugak hurrengo hauek izango dira: Langabeak orokorrean, 5.000 €, 30 urte edo hortik beherako gazteak, 6.000 €, emakume langabeak, 7.000 €, minusbaliotasunak dituzten langabeak, 8.000 €, eta minusbaliotasunak dituzten emakume langabeak, 10.000 €. Genero-indarkeria jasan duten emakumeen kasuan, kopurua %10 handituko da.
Eskaera egiteko epea: Jarduera hasi baino 3 hilabete lehenagotik jarduerari ekin eta 6 hilabete igaro arte.
Diru-laguntza maileguaren gehiengoa amortizatzen duen entitate finantzarioari emango zaio.

3. Laguntza teknikorako diru-laguntza:

Zerbitzuaren kostuen %75 arte ordainduko da (bideragarritasun ikerketak, merkaturatzea...), gehieneko diru-laguntza 2.000 eurokoa izanik. Zerbitzuak 3 hilabete lehenagotik 6 hilabete igaro arte emango dira.
Eskaera egiteko epea: 6 hilabete lehenagotik jarduera hasi arte.

4. Trebakuntzarako diru-laguntzak:

Enpresaren zuzenketa eta kudeaketari, informazioaren teknologia berriei eta abarri buruzko ikastaroen kostuen %75 arte ordainduko da, betiere ikastaroak 3 hilabete lehenagotik 6 hilabete igaro arte egiten badira. Gehieneko diru-laguntza 3.000 eurokoa izango da.
Eskaera egiteko epea: 6 hilabete lehenagotik jarduera hasi arte.

Honako hauek dira enplegu autonomoa sustatzeko egitasmoaren baldintza orokorrak:

  • Jarduera gutxienez 3 urtetan zehar mantentzea.
  • Autonomoa, ondasun-erkidegoa eta sozietate zibilak (elkarteak, sindikatuak, fundazioak).
  • erkataritza-sozietateak hortik kanpo uzten dira (SM, SA, ..., kooperatibak eta lan-sozietateak).
  • Aurreko 6 hilabeteetan autonomo ez izana.
  • Jarduera hasi baino lehen langabe izatea.
  • Alta data autonomoetan agertzen dena izango da.

 

Toki garapeneko sustapenerako eta I+G bezala izendatutako proiektu eta enpresen bultzadarako egitasmoa

I+G bezala sailkatu ahal izango dira tokiko erakunde batek edo autonomia erkidego batek sustatu eta babestutako enpresa-proiektuak, baldin eta beraien helburua aipatutako administrazioen lurralde eremuan jarduera ekonomikoa eta lanpostuak sortzea bada.
Diru-laguntza jaso dezaketen kontzeptuak:

  • Diru-laguntza finantzarioa: Eskatzaileari mailegua eman dion kreditu entitate publiko edo pribatuak ezarri duen interesa gehienez hiru puntu txikituko du diru-laguntza honek. Diru-laguntza ordainketa bakar batean jasoko da eta kontratu mugagabe batez betetzen den lanpostu bakoitzeko gehieneko kopurua 5.108 eurokoa izango da.
  • Funtzio orokorrerako diru-laguntza: Jasotako zerbitzuen kostuen %75 ordainduko du, gehieneko diru-laguntza 12.020 eurokoa izanik. Ezin izango da kopuru hori baino gehiago jaso hainbat diru-laguntza gehituta ere.
  • Laguntza teknikorako diru-laguntza: Lan-kostu guztien %50 ordainduko du (Gizarte Segurantzan urteko kontzeptu guztiak batuz kotizatzen dena barne), gehieneko diru-laguntza 18.030 eurokoa izanik. Diru-laguntza ordainketa bakarrean jasoko da, eta diru-laguntzarekin egindako kontratuek enpresaren jarduera garatzeko beharrezkoak diren lanpostuak betetzen dituztela frogatu beharko du enpresak.
  • Langileei kontratu mugagabeak egiteko diru-laguntza: langabeei kontratu mugagabeak egiten dizkieten I+G bezala sailkatutako enpresek lanaldi osoko kontratu mugagabe bakoitzeko 4.808 euroko diru-laguntza jasotzeko eskubidea izango dute. Kontratu mugagabea lanaldi laburrekoa bada, diru-laguntzaren zati proportzionala jasoko dute.
    Prestazio kontributiboaren ordainketa bakarraPrestazio kontributiboaren ordainketa bakarra

    Langabeziagatik ematen den prestazioa ordainketa bakar batean jasotzean datza, horrela autonomoek, kooperatibek edo lan-sozietateek prestazioa jarduera profesionalen bat gauzatzeko erabil dezaten.