Diru-laguntzak

Atal honetan laguntza lortzeko zein erakundetara jo dezakezun azalduko dugu, baita erakundeok ematen dituzten diru-laguntza garrantzitsuenak ere.

Lekeition kokatuko den enpresa-proiektua duten pertsonei zuzenduta dago. Sailak hurrengo hauek eskaintzen ditu:

  • Negozio bat egiteko asmoa duten pertsonei banakako aholkularitza ematen zaie beraien enpresa-proiektua burutu dezaten. Proiektuaren garapen-mailaren arabera, enpresaren jarduera hasteko eman beharreko urratsak jakinarazten zaizkie, baita alderdi ekonomikoko kontuak, lanbidearen alorreko beste gaiak, diru-laguntzak lortzeko izapideak eta enpresa sortzean kontuan hartu beharreko alderdiak.
    Aldi berean, jarduerak hasi dituzten enpresei negozioaren garapenari buruzko zenbait alderdiren gainean aholkuak eta informazioa luzatzen zaizkie (izaera juridikoa aldatzea, inbertsio berriak finantzatzea, kontrataziorako diru-laguntzak...).
  • INEMek I+G bezala sailkatu dituen proiektuentzako laguntza.
  • Saltoki txikizkariak eta ostalaritzako lekuak ireki eta eraberritzeko, terrazetako altzariak berritzeko eta Lekeitioko erdigune historikoan hutsik dauden lokalak txukuntzeko egiten diren inbertsioetarako diru-laguntzak.