Kultura ekintzaileari laguntzak
Lekeitioko Udalaren helburua Kultura ekintzaileari laguntzea da, enpresa ekimenak sustatuz, autoenpleguko proiektu berriei lagunduz eta gai hauei buruzko informazioa eta aholkularitza eskainiz:
- Enpresa planak egitea
- Izapide eta forma juridikoa.
- Laguntzak eta diru-laguntzak
Kultura ekintzaileari buruzko mintegiak eta jardunaldiak egitea, enpresa-ideia garatzea eta enpresa-plangintza egitea dira eskaintzen diren zerbitzuetariko batzuk. INEMen I+E proiektuetarako laguntzei buruzko informazioa ematen dugu; baita ere, xehekako komertzioak eta ostalaritzakoak sortzeko eta modernizatzeko, eta Lekeitioko alde historikoko terrazetan altzariak berritu eta lokal hutsak txukuntzeko diru-laguntzei buruzko informazioa.
Arreta enpresa eta komertzioei
Zerbitzu hauek ematen ditu:
- Aholkularitza eta laguntza inbertsio berrien planetan.
- Langile berrien kontratazioari buruzko informazioa. Dauden laguntzak.
- Laguntzei buruzko informazioa.
- Langileak aurkitzea.
- Ikastaroak, jardunaldiak eta mintegiak antolatzea, herriko enpresetan dauden beharrizanen arabera.
- Beste batzuk.
Kontaktua
Lekeitioko Enplegu eta Tokiko Garapen Agentea
- Lekua: Sabino arana 14 Bajua
- Ordutegia: Astelehenetik ostiralera (9:00 - 14:00)
- Tlfoa: 94 603 41 11
- Faxa: 94 603 41 13
- E-posta: xabier.behargintza@lekeitio.com
Enpresa-Plana egiteko gida