Gertakariak

 

Aurten ere Lekeitiok eta eskuladeko herriek parte hartuko dute jardunaldi hauetan. Harrera oso ona izaten dute herritarren aldetik eta kanpotik ere jentea etortzen da gure herria eta eskualdea bisitatzera.

2016ko ondarearen europako jardunaldiak "ETXETIK
KANPO" izenburupean datoz.

Etxea uztea, jatorria atzean uztea eta leku berriak eta jende berria
ezagutzera joatea beti izan dira gizakiaren jomugetako bat.
Arazoek eraginda edo gauza berriak ezagutzeko eta abenturak
izateko grinak bultzatuta, garai guztietako emakumeak eta gizonak
beren jaioterritik urrundu dira, kultura-trukaketa aberatsak
eragin dituzte, urrun finkatu dira edo partekatzeko berritasunez
eta ideiaz beteta itzuli dira.

Bizkaia harrera-lurralde izan da, baina abiapuntu ere, ideiak,
ereduak eta ezagutzak transmititzeko: batetik, arkitekturan,
arte plastikoetan eta hirigintzan oinarritutako ondarea, eta
bestetik, adierazpen ukaezinetan oinarritutakoa, hala nola,
dantzan, kirolean, literaturan, musikan, hizkuntzan… Eta
hori guztia etxetik kanpo zeudenek sortu dute.

Proposamen interesgarriak dituen programa da aurtengoa (bisita gidatuak, hitzaldiak, erakusketak, azokak, gastronomia, zine-emanaldiak, berregite historikoak, musika, kirola,..), gizakien mugikortasunaren inguruan, gure lurraldean, gure lurraldetik eta gure lurralderantz egondako migrazioen inguruan.

Gizakien mugikortasun hori zubi bat, bide bat da, kultura-trukaketak egiteko eta ondare-komunitateen arteko komunikazioa sustatzeko.

Hala, gure kulturaren eta gure ondarearen transmisioan bide
berriak zabaldu dituzten eta zabaltzen ari diren emakume eta
gizonen ahaleginari esker eratutako aberastasuna duen lurralde
gisa agertuko zaigu Bizkaia.

Lekeition ondoko ekintzak egongo dira:

* Urriaren 7an 20:00etatik 21:30etara: "LEKEITIO, ARTE PORTUA" bisitaldi gidatua, Jesús Muñiz Petralanda historiagilearen eskutik. Andra Maria elizaren elizpean.
* Urriaren 8an 18:00etatik 19:30etara: "VICTOR SAN MIGUEL,
MISIOLARIA INDIAN, Father Victor, ongile ezezaguna” dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia Koldo Lenizen eskutik,Kultur Etxeko Azkue aretoan.
* Urriaren 28an 19:00etatik 20:30etara, ZENTIMORIK GABE , Dokumentala eta hitzaldia, Koldo San Sebastianen eskutik, Kultur Etxeko Azkue aretoan.
* Urriaren 29an 18:00etatik 19:30etara, LEKEITIO ZITA
ENPRERATRIZAREN GARAIETAN hitzaldia, José María Arriolaren
eskutik Kultur Etxeko Azkue aretoan.

Informazioa eta bisita gidaturako erreserbak urriaren 3tik aurrera 94 603 41 22 telefono zenbakian (8:30-15:00) edota artxiboa@lekeitio.com helbide elektronikoan.

Gida bere osotasunean www.bizkaia.eus webgunean aurkituko duzue.