Gertakariak

 
Lekeitioko Udalak, euskararen erabilera jeisten dagoela eta, euskararen kale erabilera neurtu du. Neurketa 2014ko udan eta udazkenean egin du Soziolinguistika Klusterrak. 3400 elkarrizketa neurtu ditugu guztira eta, euskararen erabilerarez gain, bestelako ondorio batzuk ere atera dira: noiz egiten dugu euskaraz? Noiz ez? zenbatek eusten dio euskarari nahiz eta ondokoak (euskeraz jakinda) erderaz egin? Umeek ze eragin daukate helduen erabileran? Lortutako ondorioak aurreiritzi guztiak apurtzekoak modukoak dira.
2001ean egin zen neurketan neurtutako elkarrizketen %80 euskaraz ziren, eta 2008an berriz %63. Martxoaren 14an, zapatuz, goizeko 11:00etan 2014ko datuak  aurkeztuko ditugu Kultur Etxeko Azkue Aretoan.