Gertakariak

 
II. GAZTE EKINTZAK Txuri Urdinera eramango ditu Lekeitioko gazteak patinajean trebatzera.  10 euroren truke eman beharko da izena abenduaren 21a baino lehen.  Ideia,  abenduaren 26an, 15:00retan Donostiarantz abiatu eta 21:00ak inguruan Lekeition bueltan izatea da. II. Gazte Ekintzan parte hartzeko ez da  adin mugarik jarri, baina 11 urtetik beherakoak etorri nahi izatekotan guraso edo tutoreen laguntzarekin etorri beharko dira.
Hurrengo egunean, zapatuarekin, Lekittoko Aisialdi Taldeko logo txapelketari amaiera emango diogu; horretarako,  18:30etatik aurrera Gazte Gunean bilduko gara eta aurkeztutako logo proposamen guztiak aztertu eta guztion artean bat aukeratuko dugu, aurrerantzean Lekittoko Aisialdi Taldeari lotuta egongo dena. Hori dela eta, txapelketa horretan parte hartzeko deia luzatu nahi diegu herritarrei, bai logo-proposamenak aurkeztuz, eta bai zapatuko logo aukeraketara etorriz. Dagoeneko jaso ditugu proposamen batzuk.
Olentzero eguna
Olentzeroren eguneko antolaketan ere murgilduta gabiltza Aisialdi Taldekook. Aurten, lehen aldiz, Lekittoko Aisialdi Taldekoak gara jai hori antolatzeko arduradunak, eta ospakizuna ilusio handiz antolatzen gabiltza. Horregaitik, Mari Domingi eta Olentzeroren kalejiraren ondoren, ume eta gazteei zuzendutako jaia egingo dugu. Bertan Gazte Guneko gazte batzuek prestatutako txokolatada eta disko festa egingo dugu.  . Horrenbestez, herritar guztiak gonbidatzen ditugu ekintza horretan eta gainerako guztietan parte hartzera.