Gertakariak

 

Lekeitioko Zinemazale elkarteak 2017. urterako  egitarau zabala prestatu du. 

Programazio horren barruan aurkeztuko den lehen kultur ekintza ERDIBANA antzezlana izango da.

Komedia honetako protagonista nagusiak Jose Ramon Soroiz eta Iker Galartza dira. Bertan enbolia eta gripea jota egon arren, hiltzeko batere asmorik gabe dagoen ama baten eta bere bi semeren arteko istoria kontatzen da.

Hitzordua urtarrilaren 20an, barikuan da 20.30etan.

Sarrerak salgai kultur etxean eta Traola estudioan 10€ren truke.