Gertakariak

 

Lekliktxo Lekeitioko argazkilaritza elkarteak argazki rallya antolatu du aurten. Uztailaren 1ean izango da eta partehartzeko baldintzak ondokoa dira:

PARTAIDEAK: 16 urtetik gorako pertsona guztiek parte hartzeko aukera izango dute.

IZEN-EMATEA: Lehiaketa egunean bertan, Lekeitioko Kofradia zaharrean, 8:00etatik 10:00etara.

Lehiaketa 9:00etan hasiko da. Izena emateko orduan 5€ ordainduko dira.

ARGAZKIAK: Kamerarekin edota mugikorrarekin atera ahal izango dira. Partaide bakoitzak hutsik dagoen memoria txartela ekarri beharko du eta kontrol argazkia atera beharko dute irteeran. Nahi diren argazki guztiak atera ahalko dira baina 9 argazki aurkeztuko dira (3 argazki gai bakoitzeko). Aurkezten diren argazkiak banatuko den orrialdean zehaztuko dira. Argazkiak JPG formatuan aurkeztu beharko dira eta Lekeition ateratakoak izan.

GAIAK: Lehiaketan 3 gai jorratuko dira, hauek irteeran ezagutaraziko direlarik.

ARGAZKIEN AURKEZPENA: Lehiaketa 17:00etan bukatuko da, beraz ateratako azken argazkia ordu hau baino lehen aterako beharko da. Memoria txartel bilketa 18:00ak arte izango da eta hauek 19:00ak aldera itzuliko dira.

Mugikorrarekin ateratako argazkien deskarga Lekeitioko Kofradia zaharrean egingo da 17:00- 18:00 bitartean.

Memoria txartelean, kontrol argazkia derrigorrez agertu beharko da, hau argazki guztien artean lehenengoa izango delarik.

SARIAK: 3 Bilduma onenak eta argazki onena sarituko dira. Gerta liteke Bilduma onena eta Argazki onena partaide berak irabaztea.

OHARRAK:

Lekliktxo Lekeitioko Argazkilaritza Elkarteak lehiaketan aurkeztutako argazkiak erabiltzeko eskubidea izango du egilearen izena aipatuz.

LLAEk ez du bere gain hartzen ekintzaren iraunaldian pertsonengan, argazki ekipoetan edota edozein ondasunetan gerta litezkeen kalte edota hondatzearen aurrean inolako erantzunkizunik.

Ekintza honetan parte-hartzeak berarekin dakar arauok erabat onartzea.