Gertakariak

 

Domekan, uztailaren 2an, Athletic Herriz-Herri Lekeitiora dator, Athletic Club Fundazioak txikienei eskaintzen dien jarduera.

Plazan egongo da 10:30etatik 14:30etara.

Athletic Herriz-Herri txikienei zuzendutako jolas jarduerak dira (hiru eta zortzi urte bitartekoei), jolasteko gune bat, giza futbolin bat, txiki-gunea, aurpegiak margotzeko gunea, futbol-txapa (“iturriak”) eta marrazki tailerra, ‘photocall’ bat eta baloi adimendunarekin punteria lantzeko jolasak, eta dena musikarekin eta ‘speaker’ batek girotuta, eta jai giroan.

Helburua ondo pasatzeko jolas eremu bat sortzea da.

Jarduera bakoitzean presente egongo dira, hala nola, adiskidetasuna, lankidetza, ahaleginaren kultura edo desberdina denarekiko errespetua.